XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaber, garbiketa, ileapaindegiak, tindategiak eta horrelakoak.

Erdi-mailako emakumeak, apurka-apurka, lanbide liberaletara sartuz joan ziren, duela oso gutxi arte debekatua izan zuten sektorera hain zuzen.

Medikuntzan, ingeniaritzan, abokatutzan, etab.etan, emakumearen presentzia gero eta nabariagoa izan zen.

Irakaskuntza izan zen emakumezko-partaidetza handia izan zuen sektore bakarra.

Emakumeen ehunekoa oso altua izan zen lehen hezkuntzan, ez hain nabarmena bigarren mailakoan eta oso urria goi-mailakoan.

Orokorrean esan dezakegu sexu-bereizkeria ez zela desagertu lan-merkatuan.

Emakumeek behe-mailako lanpostuak betetzen jarraitu zuten, lanik ohikeriazkoenak eta okerren ordainduak zirenak egiten.

Bigarren Mundu Gerratik aurrera benetan gertatu zena zera izan zen, alegia, emakumezkoen eta gizonezkoen lanen arteko zatiketaren birdefinizioa.

Ordura arte gizonezkoenak ziren lan batzuk feminizatuz joan ziren eta, ondorioz, zuten prestigio soziala galdu egin zuten.

Aldi berean, emakumezko-lanbide berriak sortu ziren.

FLORENCE NIGHTINGALE KRIMEAN IREKI ZUEN OSPITALEAN.

Emakumezkoen lantzat hartutako beste lanbide bat erizaintza izan zen.

Krimeako Gerran, 1854an, postu hori sortu zen, emakume batzuek Itsasoz Haraindiko Ospitaleetan lan egiteko beren buruak eskaini ondoren.

Florence Nightingale britaniarrari esker, emakumezkoek soilik burutzeko lanbide bihurtu zen.